| TRATAMENDUAREN ARDURADUNA | NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA (NUP) |
|---|---|
|
TRATAMENDUAREN XEDEA Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorraren 6. artikulua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8. artikulua |
Boluntarioak erakartzea www.arreglandoelmundo.org webgunearen eta hartan sartutako harremanetarako inprimakiaren bitartez. Webgune hori NUPen webgunearekin loturik dago. NUPekiko lankidetzaren bitartez, ezagutzera eman nahi da badaudela boluntarioekin edo boluntarioak izan nahi dutenekin harremana izateko interesa duten entitateak. Lankidetza horrek aukera ematen du boluntarioak behar diren entitate hartzaileekin harremanetan jartzeko |
|
JUSTIFIKAZIOA Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6. artikulua eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 8. artikulua |
Interes publikoko misioa eta dagokion legezko betebeharra betetzea. Beharrezkoa bada, interesdunaren baimena |
|
OINARRI JURIDIKOA Bi maila bereizten dira: - Eskuinaldean ageri diren xehetasunak - NUPeko webgunearen pribatutasun politika http://www.unavarra.es/lege-oharra/ |
6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak 45/2015 Legea, 2015eko urriaren 14koa, Boluntariotzari buruzkoa 2/1998 Foru Legea, 1998ko martxoaren 27koa, Nafarroako Boluntariotzari buruzkoa Unibertsitateko Ikaslearen Estatutuaren 7.1.q) artikulua (1791/2010 Errege Dekretua, 2010eko abenduaren 30ekoa) |
|
LAGAPENEN HARTZAILEAK Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 4.2 eta 13.1.e artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulua |
Datuak soilik lagako zaizkie boluntarioak hartzeko prest dauden entitateei, boluntario izateko hautagaien aldez aurreko baimenarekin |
|
DATUEN JATORRIA Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 5. eta 6. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 8. artikulua |
Interesdunak berak emanda aipatutako webgunearen eta bertako harremanetarako inprimakiaren bidez. |
|
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 12.-22. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 12.-18. artikuluak |
Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea dute, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian adierazten den bezala. |
|
INTERESDUN IZAERA Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 1. eta 5. artikuluak |
Tratatzen diren datuen titularrak. Boluntariotzaren esparruko interesdunak |
|
ZER DATU TRATATUKO DIREN Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 4. artikulua eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulua |
Izena eta deiturak, harremanetarako datuak, eta aipatutako xedeetarako beharrezkoa den eta/edo interesdunak eman duen bestelako informazioa |
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, nortasun juridiko propioa duen instituzioa den aldetik.
IFK: Q3150012G, 0035 kodea Unibertsitateen, Ikastegien eta Tituluen Erregistroan
Egoitza: Arrosadiko campusa z.g. 31006 Iruñea Domeinu elektronikoa: http://www.unavarra.es/
Datuen babeserako delegatuaren harremanetarako helbide elektronikoa: delegado.protecciondatos@unavarra.es
Boluntarioak erakartzea www.arreglandoelmundo.org webgunearen eta hartan sartutako harremanetarako inprimakiaren bitartez. Webgune hori NUPen webgunearekin loturik dago. NUPekiko lankidetzaren bitartez, ezagutzera eman nahi da badaudela boluntarioekin edo boluntarioak izan nahi dutenekin harremana izateko interesa duten entitateak. Lankidetza horrek aukera ematen du boluntarioak behar diren entitate hartzaileekin harremanetan jartzeko.
Behin datuak bilduta gordeko dira boluntarioen edo boluntarioak izan nahi duten eta boluntarioak hartzeko interesa duten entitateen arteko harremana errazteko. Horren ondoren, datuak gordetzen ahalko dira esparru honetako geroagoko harremanak errazteko eta, interesdunak halakorik nahi izanez gero, boluntariotzaren gaineko informazioa edo ziurtagiriak egiteko.
Zure datuak ez dira erabiliko ez erabaki automatizatuetarako, ez profilak egiteko.
Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek gizarte aurrerapena eta unibertsitateko ikasleen inplikazioa sustatzen dituzte.
Halaber, Boluntariotzari buruzko 2015eko urriaren 14ko 45/2015 Legeak eta Nafarroako Boluntariotzari buruzko 1998ko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legeak arautzen dute boluntariotza jarduera, barne hartuz bai boluntarioen bai entitate hartzaileen eskubideak eta betebeharrak.
Unibertsitateak boluntariotza sustatzeko duen eginkizuna, berriz, erregelamenduzko arau batean zehaztuta dago, hots, Unibertsitateko Ikaslearen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuan.
Erregelamenduzko arau horrek 7.1.q) artikuluan dio unibertsitateko ikasleen eskubideetako bat dela “unibertsitateek antolatzen dituzten boluntariotzako, parte-hartze sozialeko, garapenerako lankidetzako eta erantzukizun sozialeko jardueretan parte hartzea”. Era berean, haren 64. artikuluak ikasleei jarduera horiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea aitortzen die, eta, orobat, zehazten da haietan hasten lagunduko zaiela eta, beharrezkoa bada, egindakoaren ziurtagiria eskuratzen ahalko dutela.
Interes publikoan egindako misio bat da, dagozkion legezko betebeharrak betetzea galarazi gabe, Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamenduaren 6. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren 8. artikuluak ezarritakoaren arabera. Kontuan hartuz boluntariotza soilik boluntario bakoitzaren erabakimenaren esparruaren mende dagoela, beharrezkoa da boluntarioen baimena ere aipatzea datuak tratatzeko legitimazio iturri gisa.
Datuak soilik lagako zaizkie boluntarioak hartzeko prest dauden entitateei, boluntario izateko hautagaien aldez aurreko baimenarekin.
Tratatzen ditugun zure datu pertsonalak eskuratzeko. Datuak zuzentzea edo kentzea eskatzeko. Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko. Haien tratamenduari aurka egiteko. Datuen portabilitatea egiteko.
Eskubide horiek NUPen aurrean erabiltzen ahalko dira, tratamenduaren arduraduna den aldetik.
Informazioa jasotzeko, helbide elektroniko honetara idatzi behar da: delegado.protecciondatos@unavarra.es
Datuak babesteko politika hemen egongo da ikusgai: http://www.unavarra.es/
Halaber, jakinarazten dizugu ezen, eskubide horiek erabiltzeko eskaera aurkezten baduzu eta zure iritzian gure erakundeak ez badizu behar bezalako arreta eman, Datuak Babesteko Espainiar Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko aukera duzula:
https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formReclamacionDerechos/reclamacionDerechos.jsf
Tratamenduaren xede diren datu pertsonalak interesdunek emandakoak dira, galarazi gabe iturri publikoetatik beste batzuk eskuratzeko aukera
Puntu honetan datuak tratatzeko hiru maila bereizten dira, interesdunak NUPekin duen interakzio motaren arabera.
Lehen maila www.arreglandoelmundo.org webgunean sartze hutsarekin loturik dago. Interesdunari jakinaraziko zaio bere IP helbideari buruzko arrastoak eta webgunean egin dituen erabilerak erregistratzen ahalko direla.
Bigarren mailan harremanetarako web-inprimakia betetzearekin loturik dago; izan ere, hartan, izena, helbide elektronikoa eta behar den informazioa emango baitira.
Hirugarren mailak boluntarioak hartzen dituzten entitateekin harremanetan jartzeko beharrezkoak diren datuei eta/edo esparru horretan trukatzen dituen datuei egiten die erreferentzia.